Uztarria.com-eko herri aldizkariaren atala, eguneratuta

Uztarria.eus 2012ko aza. 19a, 19:49

Otsailean webgunea berritu ezkeroztik aldizkaria Internetera igotzeko egin beharreko aldaketak osatuta, ordura arteko zenbakiak ez ezik, aurtengo martxotik orain artekoak ere irakur daitezke jada hemen, PDF formatuan. Hala ere, herri aldizkariari eskainitako atalak egokitzapen gehiago izango ditu datozen hilabeteetan.

Hilabeteetan geldirik egon ostean, Uztarria.com-eko herri aldizkariaren ataleko edukiak eguneratuta daude orain. Otsailean webgunea berritu ezkeroztik aldizkaria Internetera igotzeko egin beharreko aldaketak osatuta, ordura arteko zenbakiak ez ezik, aurtengo martxotik orain artekoak ere irakur daitezke jada hemen, PDF formatuan.

Webgunea berritu aurretik argitaratutako zenbakiak webgune 'zaharrean' daude, aurreko plataforman, alegia. Plataforma berrian aldizkariarentzat sortu den atalean, berriz, 2012ko urtarriletik aurrerako guztiak aurkitu ahal izango dira; azkena, berriena, joan den azarokoa.

Hala ere, herri aldizkariari eskainitako atalak egokitzapen gehiago izango ditu datozen hilabeteetan. PDF-az gain, zenbaki bakoitzeko eduki nagusiak beste modu batean eman eta eskaintza osatuagoa egitea da helburua. Lanak gauzatu ahala agertuko dira emaitzak webean, eta Uztarria.com-eko irakurleek izango dute guztiaren berri.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide