Neguko Espainiako Igeriketa Txapelketan izango da Ainhoa Goenaga

Uztarria.eus 2012ko aza. 20a, 11:41

Oihana Goenagak, berriz, 50 metro librean bere adineko Euskadiko marka hobetu du hamabi dezima jaitsita.

Azaroaren 17an Santurtzin izan ziren Izarraitz Igeri Elkarteko Ainhoa Goenaga eta Oihana Goenaga ahizpak. 2012-2013 denboraldiko lehen proba izan zuten eta sasoi onean daudela erakutsi ahal izan zuten biek.

Neguko Espaniako Txapelketa Absolutorako txartelak lortzea zuten helburu. Izan ere, Palma de Mallorkan jokatuko da txapelketa azaroaren 30etik abenduaren 2ra bitartean.

Bertan izango da Ainhoa Goenaga, gutxiengo denbora lortu baitu bizkar estiloan. Aldiz, Oihana Goenagak, 7 zentezimagatik ezin izango du parte hartu txapelketa horretan.

Hala ere, zorionak eman behar zaizkio Oihanari, 50 mero librean bere adineko Euskadiko marka berriz hobetu duelako. Aurreko marka Oihanak ezarri zuen ekainean eta 12 dezima jaitsi du marka berria: 27:67.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide