San Silbestre lasterketan izena eman daiteke dagoeneko

Uztarria.eus 2012ko aza. 21a, 11:18

Iazko San Silbestre lasterketa.

Momentuz  www.kirolprobak.com webgunean soilik eman daiteke izena. Abenduan, berriz, Urola Kostako Hitzaren bulegoetan (Azpeitia eta Zarautz), Azpeitiko Aitzaki Kirolak, Azpeitiko igerilekuan eta Azkoitiko Plaza Berri Sport kirol dendetan ere egin ahalko da inskripzioa. Egunean bertan ezingo da izena eman.

Aurtengo San Silbestre lasterketan izena eman daiteke dagoeneko. Momentuz  www.kirolprobak.com webgunean soilik eman daiteke izena. Abenduan, berriz, Urola Kostako Hitzaren bulegoetan (Azpeitia eta Zarautz), Azpeitiko Aitzaki Kirolak, Azpeitiko igerilekuan eta Azkoitiko Plaza Berri Sport kirol dendetan ere egin ahalko da inskripzioa. Iazko moduan egunean bertan ezingo da izena eman.

Txip horia duten lasterkariek 10 euro ordaindu beharko dute lasterketan parte hartzeko. Aldiz, txipik ez dutenek, 12 euro. Aurtengo berrikuntza gisa, langabetuek sei euro ordaindu beharko dute lasterketan parte hartzeko, eta igerilekuan eman beharko dute izena.

Xeye Azkoitiko eta Azpeitiko Atletismo taldeak antolatu du San Silbestre proba, Azpeitiko Udalaren babesarekin, Urola Kostako Hitza-ri laguntza emateko asmoz eta, aurtengoa, lasterketa egiten den hamabigarren aldia izango da.

Berrikuntza bat

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurten izen emate bateratua egin ahal izango da San Silbestre eta Azpeitia-Azkoitia maratoi erdian parte hartzeko. Bi lasterketetan izena ematen dutenek 25 euro edo 30 euro ordaindu beharko dute (txip horia dutenek 25 euro). Iskripzio bateratua www.kirolprobak.com webgunean egin daiteke.

Iazko argazki bilduma ikusteko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide