Deba eta Olatz artean txangoa egingo dute igandean

Uztarria.eus 2012ko aza. 21a, 13:00

Bestalde, Lagun Onak Mendi Bazkunak jakinarazi du, irekita dagoela 2013rako mendiko federatu txartela ateratzeko epea. Aurrenengo aldiz federatu nahi dutenek, lehengo federatu txartelean aldaketak egin nahi dituztenek edo baja eman nahi dutenek, hilaren 23a, ostirala, bitartean izango dute horretarako aukera.

Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako, hilak 25, goiz mendi irteera antolatu du, Deba-Kalbaixo-Olatz ibilbidea egiteko asmoarekin. 09:00etan irtengo dute mendizaleek herriko plazatik, eta autobusez Debara joango dira. Ondoren, hiru ordu eta erdiko ibilaldiari ekingo diote. Izena emateko azken eguna bihar, osteguna, izango da eta mendizaleen tabernan edota www.lagunonakmb.org webgunean egin behar da inskripzioa. Gaztetxoek bi euro eta gainontzekoek lau euro ordaindu beharko dute.

Federatu txartela

Irekita dago 2013rako mendiko federatu txartela ateratzeko epea. Aurrenengo aldiz federatu nahi dutenek, lehengo federatu txartelean aldaketak egin nahi dituztenek edo baja eman nahi dutenek, hilaren 23a, ostirala, arteko epea izango dute. Horretarako, Luba Aholkuralitzak Enparan kalean duen bulegora joan, luba.ase@euskalnet.net helbidera idatzi edo 943 15 72 75 zenbakira Fax bat bidali beharko da. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 19:30era egoten da zabalik Luba aholkularitza.

2012. urtean bezala jarraitu nahi dutenei, azaro bukaera aldera kobratuko zaie 2013ko lizentziaren zenbatekoa. 2012ko federatu txartelaren prezioak-eta ikusteko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide