Urrestillan auzokonpost ekimena jarri nahi dute abian

Uztarria.eus 2012ko aza. 22a, 11:21

Ekimenaren sustatzaileek azaldu dutenez, horretarako bizilagunen parte-hartzea ezinbestekoa da. Interesa dutenek, izena eman dezakete dagoeneko Urrestillako hiru saltokitan.

Urola Erdiko Mankomunitateak auzokonposta eta autokonposta sustatzeko abian jarri duen kanpainaren barruan, Urrestillan auzokonpost ekimena jarri nahi dute abian. Horretarako, baina, bizilagunen parte-hartzea ezinbestekoa da.
 
Horrenbestez, lehendabiziko urratsa auzokonposta egiteko interesa dutenek izena ematea da. Urrestillan, izena emateko txartelak jarri dira Urrestillako hiru saltokietan (Petraneko denda, okindegia eta Juan Kruz harategia). Ekimen honetan interesa duenak, txartela bete eta dendan bertan utzi besterik ez dauka.
 
Nahikoa jende apuntatuz gero, martxan jarriko litzateke auzokonpostaren esperientzia. Mankomunitateak jarriko du beharrezkoa den materiala eta, hasi aurretik, formazio saioa eman ere bai.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide