Gaztetxeko egutegia osatzeko deialdia egin dute

Uztarria.eus 2012ko aza. 22a, 11:41

Datorren argazkiekin osatutako urtean egutegia kaleratu nahi dute, eta horretarako gazteekin aterako dute argazki bat. Argazkian agertu nahi duenak zapatuan, 12:00etan, gaztetxera agertu besterik ez du.

Azpeitiko Gaztetxeak datorren urtean egutegi bat ateratzeko asmoa du, argazkiekin osatuta. Egutegirako argazkietako bat herriko gazteekin atera nahi dute. Irudi hori ateratzeko hitzordua jarri dute zapatuan, 12:00etan, gaztetxean. Beraz, aurreko urteetan gaztetxeko asanbladatan parte hartu dutenak edota gainontzekoak argazkian parte hartzera animatu nahi izan dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide