Ibai-Eder, Enparan eta Nuarbeko etxebizitzen zozketako zerrendak ikusgai daude

Uztarria.eus 2012ko aza. 22a, 13:23

Ibai-Eder kalean etxebizitza bat zozkatu zuten.

Joan den ostegunean hamar etxebizitza zozkatu zituzten, eta zerrendak ikusgai daude dagoeneko.  Ibai-Eder kaleko etxebizitza bat, Enparan kaleko bi eta Nuarbeko zazpi zozkatu zituzten.

Joan den ostegunean, azaroak 15, zozkatu zituen Udalak Ibai-Eder kaleko, Enparan kaleko eta Nuarbeko hamar etxebizitza. Enparan kaleko 47 zenbakian bi etxebizitza, Nuarbe auzoan alokairuko zazpi etxebizitza eta Ibai-Eder kalean beste etxebizitza bat erosteko aukera eskaini zuen Udalak, Azpeitia Lantzenen eskutik, eta etxejabe berrien zerrendak ikusgai daude dagoeneko Azpeitia Lantzeneko bulegoan, udaletxe azpian, www.azpeitia.net webgunean eta hurrengo loturetan.

Hemen zerrendak:

Ibai-Eder kaleko zerrenda.

Enparan kaleko zerrenda.

Nuarbeko zerrenda.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide