Betharrameko aretoan egingo dute, azkenean, jostailu eta arropa trukerako azoka

Uztarria.eus 2012ko aza. 22a, 17:41

Udaleko Gazteria Sailak antolatuta, azaroaren 26an, 27an eta 28an izango da, 10:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.

Hasieran Sanagustinpean egingo zutela aurreratu arren, azkenean Betharrameko aretoan egingo dute datorren astean jostailu eta arropen trukerako azoka.

Udaleko Gazteria Sailak antolatuta, azaroaren 26an, 27an eta 28an izango da aipatutako azoka, 10:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.

Bihar ere, azaroak 23, Bidezko merkataritza eta bigarren eskuko azokaren barruan jarriko dute trukerako gunea Gazteria sailekoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide