Egitaraua:
Goratzar Abesbatza
Ume eder bat (herrikoia).
Boga boga (herrikoia).
Maitasun hitzak (Serrat - Vila - Eva Ugalde).
Mendirik mendi (S. Salaberri).
West Side Story (Bernstein-Stickles).
New York (Kander - Kern).
Pianoa: Loreto Aramendi.
Zuzendaria: Olatz Egiburu.
Julian Barrenetxea Abesbatza
Agurra (moldaketa, J.L. Ansorena).
Bihotz bat (Pablo Sorozabal).
The lord bless you and keep you (Peter C. Lutkin).
Axuri beltza (moldaketa, Javi Busto).
Maritxu nora zoaz (moldaketa, Javi Busto).
La cucaracha (moldaketa, Ramon Noble).
Amaren besoetan (moldaketa, Jaime Amenabar eta Mª Angeles Val, Sorotan Bele).
Zuzendaria: Jaime Amenabar.
Bi abesbatzak elkarrekin
Nerea izango zen (moldaketa, Javi Busto).
Taldeen berri
Goratzar 1995ko urrian eratu zen Amarako Sagrada Familia parrokiaren babesean, Anttón Markaide erretore ohi eta Olatz Egiburu zuzendariaren bultzadari esker. Taldea musika sustatzeko irrikarekin sortu zen eta irabazi asmorik ez du. Musika arloan polifonia, folklorea, herrikoiak... lantzen ditu. 1998a ezkeroztik, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko partaidea da.
Abesbatza Olatz Egiburu berak zuzentzen du. Aldi berean, zuzendariak, Donostiako Kontserbatorioan irakasle lanak egiten ditu. Urte hauetan guztietan, zuzendari berarekin ibili dira herriz herri. Taldea 62 lagunek osatzen dut, 37 emakume eta 25 gizonek.
Julian Barrenetxea 1986an sortu zen eta herriko parrokian berrogei urtez organojole eta kapera maisua izan zenaren izena hartu zuen.
Hasiera haietatik eta 2000 urtera arte Jose Luis Franzesena izan zen taldeko zuzendaria. Beronekin Euskal Herria, Espainia eta Europako hainbat tokitan ibili ziren eta hainbat leihaketetan hartu zuten parte; Ejea de los Caballeros, Autol edo Avilesen (3. saria) besteak beste.
2001eko urtarrilean zuzendaritza Jaime Amenabarrek hartu zuen, eta honekin jarraitzen dute gaur egun ere. Azkenaldiko lanetan aipagarriena Erroma eta Vaticano hirira egindako bidaia izan da, Monseñor Pablo Colinoren gonbidapenari erantzunez.