Bertso Parrandako lehenengo finalaurrekoa izango da gaur

Uztarria.eus 2012ko aza. 23a, 12:20

UXE eta SIPIEN taldeak ariko dira nor baino nor, 23:00etatik aurrera, Azkoitiko Zurt tabernan. Irabazlea abenduaren 28ko gaztetxeko finalera sailkatuko da zuzenean.

 

Gaur, ostirala, jokatuko da Bertso Parrandako lehenengo finalaurrekoa Azkoitiko Zurt tabernan. 23:00etan hasiko da saioa, eta UXE (Ugaitz, Xubi eta Eneritz Artzallus) eta SIPIEN (Silvia Etxaniz, Jokin Sudupe Pio eta Eneritz Artetxe) ariko dira nor baino nor, kantuan. Gaurko irabazlea abenduaren 28an Azpeitiko gaztetxean jokatuko den finalera sailkatuko da zuzenean.

Bigarren finalaurrekoa datorren ostiralean jokatuko da Errezilgo Letea jatetxean, eta JOLANE (Joseba Agirre, Ander Urbieta Lazkao Txiki) eta IRUXE (Iban, Ruben eta Josu Oiarzabal Xenpelar) arituko dira kantuan. Saio honetako irabazlea Zurteko irabazlearen kontra arituko da Gaztetxeko finalean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide