Gaur gauean zazpi soziedadetan mus txapelketako saioak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Kultur Mahaia

Landeta, Oilo Soro, Irrintzi, Arauntza, Vivero, Harkaitza eta Nahi genduenan jokatuko dituzte lehen faseko saioak. Bihar, Loiolatxon. Final nagusia abenduaren 1ean izango da, Sanagustinen. Kultur Mahaiak antolatu du txapelketa (bazkidetu zaitez Kultur Mahaian; urtean 10 euro dira, eta zozketak izango dituzu).

Azpeitiko soziedadeen arteko II. mus txapelketaren lehen fasea ari da bukaerara iristen, eta gaur (ostirala) gauean Landeta, Oilo Soro, Irrintzi, Arauntza, Vivero, Harkaitza eta Nahi genduenan jokatuko dituzte saioak. Oraindik ere eman daiteke izena.

Elkarte bakoitza bere soziedadean ari da jokatzen lehen kanporaketa, eta bakoitzeko bi finalistek soziedadeen arteko final handia jokatzeko aukera izango dute —abenduaren 1ean izango da, Sanagustin kulturgunean—. Iaz, 28 elkartek hartu zuten parte, guztira 143 bikotek.

Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu du mus txapelketa, soziedadeekin elkarlanean, bi helbururekin: soziedadeen arteko hartu-emana gehiago sustatzea, eta Kultur Mahaia diruz laguntzea, ondo pasatuz.

Sariak

- Lehen fasean. Soziedade bakoitzeko bikote irabazleari arkumea eta ardoa (gutxienez zortzi bikotek jokatu behar dute sari hori eskuratzeko).

- Fase finalean. Aurrenarentzat 1.000 euro + txapelak. Bigarrenarentzat 500 euro. Hirugarrenarentzat otarrak. Laugarrenarentzat Sanagustinen afaria.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide