Bestelako azoka Berdura plazan

Uztarria.eus 2012ko aza. 23a, 20:17

Urteko bigarren Bidezko Merkataritza eta Bigarren Eskuko Azoka egin da Azpeitian. Aurrekoetan postuak plaza Nagusian eta karpapean egon izan dira; oraingoan, ordea, Berdura plazan egin dute, ohiko azokaren gunea produktu berrerabilgarriz beteta eta trukerako aukera ere emanez. Askotariko produktuak jarri dituzte salgai edota trukean, baina oraingoan arropa izan da nagusi. Erosketetarako ontzi berrerabilgarriak banatzeko postua eta auzokonposta eta autokonposta bultzatzeko kanpainarena ere jarri dituzte, herriko beste hainbat norbanako eta elkarteetakoekin batera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide