Asier Cuevas Azpeitiko bizilagunak irabazi zuen zapatuan XXXV DKV-Donostiako Maratoia, 02:23:23 denbora eginda. Emakumeetan, berriz, Yolanda Gutierrez galiziar lasterkaria nagusitu zen eta 02:45:43 behar izan zuen lasterketa bukatzeko.
Azpeitiarretan Xabat Manzisidor izan zen aurrena, eta sailkapen orokorrean bosgarrena izan zen, 02:29:57 denborarekin. Emakumeetan lehenengo azpeitiarra, berriz, Nerea Azpiazu izan zen 03:08:31 denbora eginda, eta sailkapen orokorrean 581. postuan helmugaratu zen. Guztira, 4.000 korrikalari inguruk hartu zuten parte lasterketan.
2013ko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian Asier Cuevas omenduko dute.
Hemen maratoia bukatu zuten azpeitiarren sailkapena:
1.- Xabat Manzisidor 02:29:57 (5. postua)
2.- Iosu Manzisidor 02:43:30 (58. postua)
3.- Joxe Migel Manzisidor 02:52:29 (187. postua)
4.- Arkaitz Segurola 02:56:12 (260. postua)
5.- Jon Garate 02:59:08 (343. postua)
6.- Juan Peña 03:00:00 (382. postua)
7.- Iñaki Etxeberria 03:00:19 (392. postua)
8.- Jexux Mari Errazu 03:06:48 (534. postua)
9.- Nerea Azpiazu 03:08:31 (581. postua)
10.- Kepa Ibarzabal 03:11:26 (671. postua)
11.- Xabier Gorrotxategi 03:15:54 (823. postua)
12.- Joxe Migel Muguruza 03:32:58 (1477. postua)
13.- Mamen Etxaniz 03:47:13 (1919. postua)