Fernando Morillo eta Sanagustin kulturgunea euskararen erabilera sustatzeko kanpainarekin bat

Uztarria.eus 2012ko aza. 26a, 12:16

Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan eta gazteen artean euskaraz bizitzeko hautua sustatze aldera sortutako egitasmoa da 'Ika-Mizka. Eta Hik? Nola bizi dunk euskara?'. Hainbat bideo grabatu dituzte, eta azken bideoetan Fernando Morillo eta Sanagustin kulturgunea agertzen dira. Aurrenekoetan, berriz, Jokin Uranga eta Gorka Karapeto agertu ziren.  

Euskararen Nazioarteko Egunaren testuinguruan eta gazteen artean euskaraz bizitzeko hautua sustatze aldera sortutako egitasmoa da Ika-Mizka. Eta Hik? Nola bizi dunk euskara?. "Euskaldunok gure hizkuntzari arnasa emateko ahaleginean (edo ez) ditugun gorabeherak mahai gainean jarri eta jende gehiagorekin partitzea da helburua: pozak, oztopoak, aurrerapausoak, aurpegi txarrak, aldaketak, anekdotak... ‘Euskaraterapia’ moduko zerbait, azken batean", azaldu du Gaztezulo aldezkariak, egitasmoaren sustatzaileak. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean abiatutako egitasmoa da.

Azaroan sareratuko dituzten zenbait bideotan, hainbat esparrutako jende ezagunak hartuko du hitza. Momentuz bertsolarien, kazetarien, kirolarien, idazleen, zinemagileen eta musikarien bideoak argitaratu dituzte, eta Fernando Morillo idazlea eta Sanagustin kulturgunea agertzen dira beste bideo banatan (kirolarienean Gorka Karapeto eta bertsolarienean Jokin Uranga ere agertzen dira).

Abenduaren 3an EHUren Gipuzkoako Campuseko Carlos Santamaria Zentroan antolatuko duten saioan, berriz, ezagun horiek eta parte hartzeko izena ematen duten gainontzeko gazteak elkartu nahi dituzte, iritziak, esperientziak eta beste elkarbana ditzaten. Jon Artanok dinamizatuko ditu mahai inguruak.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide