Tuba Jaialdia abenduaren 7an eta 8an egingo dute

Uztarria.com, Urola Kostako Hitza 2012ko aza. 26a, 19:34

Hirugarren urtez jarraian, tuba-jotzaileek eta musika instrumentu hori gertutik eta hobeto ezagutu nahi dutenek hitzordua izango dute Azpeitian. 2012ko Tuba Jaialdia datorren abenduaren 7an eta 8an izango da. Joan den zapatuan, jaialdiaren hirugarren edizioa aurkeztu zuten Sanagustinen eta, bi egunetarako prestatu dutenaren berri ematearekin bat, musika saiotxoa ere eskaini zuten antolatzaileek. Urola Kostako Hitza-ren bideo labur honetan ikusi eta entzuten den moduan, esaterako, Brahmsen Dantza hungariarra-ren doinuak entzungai izan ziren.

Aurtengo Tuba Jaialdian jendaurreko bi emanaldi egingo dituzte. Abenduaren 7an, ostirala, Brassband kontzertua eskainiko dute jaialdiko partaideek Sanagustinen, 20:00etan. Eta zapatuan, abenduaren 8an, jaialdiko kontzertu nagusia egingo dute Soreasun, 19:00etan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide