Jostailu eta arropa trukerako azoka, Betharramen

Uztarria.eus 2012ko aza. 26a, 19:50

Aurreko ostiralean Bidezko Merkataritza eta Bigarren Eskuko Azokan postua jarri ondoren, Udaleko Gazteria Sailak bultzatutako jostailu eta arropa trukerako azokak gaur, astelehena, ireki ditu ateak Betharrameko aretoan. Hiru egunez egongo da azoka Betharramen, astelehenetik asteazkenera (azaroaren 26a, 27a eta 28a), eta goiz eta arratsaldez: 10:30etik 13:00etara eta 15:00etatik 17:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide