Danborradak antolatzeko bilerak egingo dituzte bihar

Uztarria.eus 2012ko aza. 27a, 11:22

Aurtengo danborrada plazan.

Ikastetxeetako ordezkariekin bilduko da Udaleko Festa batzordeburua, 19:00etan. Gero, 20:00etan, danborradan parte hartzen duten elkarteetako ordezkariekin izango da bilera.

Azpeitiko Udaleko Festa batzordeburuak ikastetxeekin eta herriko elkarteekin bilerak deitu ditu biharko, asteazkena. Aurtengo Olentzero eta datorren urteko erregeen kabalgata eta sansebastianetako danborradak antolatzeko, ikastetxeetako ordezkariekin 19:00etan izango da bilera. Aldiz, danborradan parte hartzen duten elkarteetako ordezkariekin 20:00etan bilduko da festa batzordeburua, udaletxeko aretoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide