Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013ko aurrekontuak aurkeztuko ditu gaur

Uztarria.eus 2012ko aza. 28a, 10:45

Iaz ere Sanagustin kulturgunean izan ziren Foru Aldundiko ordezkariak, 2012ko aurrekontu proiektua aurkezten.

Martin Garitano Ahaldun Nagusia eta Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua izango dira Sanagustin kulturgunean, 19:00etatik aurrera.

Gaur, asteazkena, Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat ordezkari Sanagustin kulturgunean izango da 2013rako osatu dituzten aurrekontuen azalpenak ematen. Gipuzkoan, eskualdez eskualde ari dira aurkezpenak egiten, eta gaurkoa herritarrekin egiten duten zortzigarren bilera izango da. 19:00etan hasiko da bilera, eta Martin Garitano Ahaldun Nagusia eta Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua bertan izango dira.

2013ko aurrekontuez gain, 2012. urteko balantzea ere aurkeztuko dute jendaurrean. Azpeitiko Udalak dei egin die herritarrei batzarrean parte hartu dezaten. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide