Ikasberriren XV. Krosa igandean jokatuko dute

Uztarria.eus 2012ko aza. 27a, 19:39

Goizeko 10:00etan hasita, guztira zortzi lasterketa izango dira, federatuentzakoak zein eskolartekoenak, ikastolaren bueltako zelaietan prestaturiko zirkuitoan.

Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako XV. Krosa datorren igandean, abenduaren 2an, jokatuko dute. Goizeko 10:00etan hasiko da kirol festa eta guztira zortzi lasterketa izango dira eguerdia bitartean, ikastolaren inguruko zelaietan prestaturiko zirkuitoan. Bi dira, hain zuzen ere, zirkuito horretako ibilbideak: itzuli txikia, 1.100 metrokoa, eta itzuli handia, 1.700ekoa; biak baliatuko dituzte lasterketak osatzeko.

Federatutako atletentzako lasterketak eta eskolarteko probak uztartuko ditu Ikasberriren XV. Krosak. Hauexek dira iganderako prestatu dituzten lasterketak eta ordutegia:

  • 10:00etan: Heldu, jubenil eta junior mailako mutilak (4.600 metro).
  • 10:30ean: Heldu eta kadete neskak (2.800 metro).
  • 10:45ean: Jubenil eta junior neskak eta kadete mutilak (3.900 metro).
  • 11:05ean: Alebinak, mutil eta neska (1.100 metro).
  • 11:15ean: Infantil mutilak (2.800 metro) eta neskak (1.100 metro).
  • 11:40an: Maila absolutuko neskak (4.600 metro).
  • 12:05ean: Maila absolutuko mutilak (7.900 metro).
  • 12:50ean: Benjaminak, mutil eta neska (700 metro).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide