Bihar, zapatua, 19:30erako elizkizun berezia du Azpeitiko Parrokiak. Izan ere, umeen eta familien meza egingo dute, Azpeitiko Parrokian bertan. Abendu garaiko elizkizuna izango da. Baina, aurretik, 18:30ean, Parrokian, ohiko meza izango dela azaldu dute eliztarrek.