Hurrengo urteko martxoaren 14an Andoaindik abiatuko da 18 Korrika, eta hilaren 24an iritsiko da euskararen aldeko martxa Baionara. Tartean, Azpeititik ere pasatuko da, eta herrian ekintzak antolatzeko eta Korrika 18ren nondik norakoak-eta jakiteko bilera egingo du Korrika Batzordeak asteazkenean, abenduak 5, Sindikatu Zaharrean. Batzordeak herritarrei dei egin die "konpromisorik gabe" azaldu daitezen bileretara. "Herrian egin beharreko lanak zerrendatu eta banatuko ditugu", adierazi du Korrika Batzordeak.