Euskararen Egunaren harira, hainbat ekimen izango da ikastetxeetan

Uztarria.eus 2012ko abe. 3a, 11:21

Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna ospatuko dute herriko ikastetxeek: Azpeitiko Ikastola Ikasberrik, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik, Urola Ikastolak eta Iraurgi Ikastetxeak. Festa eta aldarri eguna denez, hainbat ekimen antolatu dute egun guztirako.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegarain, goizez euskal musika, idazlea gelan, ikastolaren
apainketa, ipuin kontaketak eta irratsaio berezia egingo dituzte besteak beste. Arratsaldez, berriz,
jolasak eta askaria egingo dituzte ikasleek.

Iraurgi Ikastetxean goizez eta arratsaldez euskal musika, Banaiz, bagara leloaren lanketa,
abestiak, dantzak, bertsoak eta antzerkia izango dira. Jolasak ere egingo dituzte eta trikitilariak ere izango dira ikastetxean.

Urola Ikastolan ibilaldi neurtua, argazki eta irudi lehiaketa, jokoak eta kirol partidak egingo dituzte, beste batzuen artean.

Azpeitiko Ikastola Ikasberrin, aldiz, egun osoan euskal jolasak, Mari Domingiren bisita, aurpegi
margoketak, ipuin kontaketa, hamaiketakoa eta Gabonetako zuhaitzaren apainketa egingo dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide