Oihane Vazquez eta Unai Arroyo nagusi, XV. Ikasberri Krosean

Uztarria.eus 2012ko abe. 3a, 11:29

Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako XV. Krosa izan zen atzo, igandea, Ikasberri ikastola inguruetako zelaietan. 10:00etan hasita, mailaz maila, zortzi lasterketa izan ziren, eta hainbat lagunek hartu zuten parte lasterketetan.

Maila absolutuan bi emakumek soilik hartu zuten parte, eta aurrena Oihane Vazquez eta haren atzetik Rosi Talavera helmugaratu zen. Mutilen lasterketan, berriz, 20-30 kirolarik hartu zuten parte, eta Unai Arroyo izan zen aurrena (27:57). Bigarren, Gorka Satrustegi izan zen eta Ander Ortiz hirugarrena. Joan den asteburuan Donostiako maratoian bosgarren egin zuen Xabat Manzisidor azpeitiar lasterkaria laugarrena izan zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide