Asier Rigadak irabazi zuen herenegun, igandea, Azpeitiko Landetako industrialdean jokatu zen Azpeitiko VI. Slaloma, Litokar IV autoarekin. Lagun Artea Eskuderiak antolatutako auto lasterketan bigarrena Oscar Revilla izan zen, Opel Corsa autoarekin. Hirugarren, berriz, Iñaki Alberdi azpeitiarrak egin zuen, Ford Escort MKIIrekin.