Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2012ko abenduaren 4a

19:30ean hasiko da eta, besteak beste, Azpeitiko Udalaren batzorde berriemaileak onartuko dituzte eta Azpeitiko Euskara Patronatuko lehen aldaketa kredituaz jardungo dute.

Azpeitiko Udalak gaur, asteartea, Udalbatza Osoaren ohiko bilkura egingo du, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian.

Honakoez arituko dira gaurko udalbatzarrean:

1.- Udalbatza Osoak 2012ko urriaren 2an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren batzorde berriemaileak onartzea: izenak eta kideak.

3.- Azpeitiko herri-bideen inbentarioa onartzea hasierako izaerarekin.

4.- 2013. ekitaldirako zerga-agintarauen inguruan egindako eskaerak.

5.- Magdalena auzoan dagoen hospitala eraberritzeko Udalak onartu duen obra baimenari hobaria ematea.

6.- Onartutako eskubideen bajak onartzea.

7.- Azpeitiko Euskara Patronatuko lehen aldaketa kreditua espedientea.

 


Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide