Saneloiak jai giroan

Uztarria.eus 2012ko abenduaren 4a

Jai giroan pasatu dituzte saneloiak Landetan. Ostegunean eman zioten hasiera festari, mus txapelketa azkarra jokatuta Mendizabal Erretegian. 32 bikotek hartu zuten parte eta irabazleak Inazio Merketegi eta Roman Urrestilla izan ziren.

Zapatuan mendi bizikleta irteera egin zuten 28 lagunek, eta bazkaria egin zuten gero. Igandean, berriz, herri kirol erakustaldia egin zuten auzoan. Jende asko gerturatu zen Mikel Larrañaga, Iñigo 'Aiztitxo', Jon Irazu eta Joseba Otaegi aizkolariak, eta Xabier Aranburu 'Guzta', Joseba 'Perrax', Martin Mendizabal eta Aimar Irigoien ikustera. Herri kirolak bukatutakoan zezen eta poniak ere izan ziren. Segidan, 50 bat jubilatuk bazkaria egin zuten Arroita elkartean, eta bazkalaurretik omenalditxoa egin zioten Atxubiaga baserriko Balbina Arregiri.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide