Eusko Legebiltzarrak indarkeria politikoaren biktima gisa onartutako aurreneko zortzi lagunen senideak hartu zituen atzo, astelehena, Eusko Jaurlaritzak, Gasteizko Lakuako egoitzan. Han izan ziren zortzi biktima horien artean dagoen Anjel Otaegi nuarbetarraren senitartekoak ere, izeba eta lehengusuak. Idoia Mendia Barne sailburua izan zen Jaurlaritzaren ordezkaria biktimen onarpen ekitaldi horretan.
Lakuan, Jaurlaritzaren onarpenak estatuaren biolentzia pairatu zuten beste askoren kasuak azaleratu daitezen "bidea ireki" duela esan zuen Otaegiren lehengusu Mertxe Urtuzagak.
Atzoko ekitaldiaren kronika eta informazioa jaso du Berria-k.