Aste hasiera honetan, Antonio Pantini buruz hitz egitea egokitu zaigu beste behin. Azpeitia Azkoitia ISBko galiziar pibotak astero-astero zer esana ematen du eta asteburua hasi baino lehen, Zilarrezko Adecco Ligako hileko pibot onena izendatu zutela jakin genuen. Asteburuko neurketaren ondoren, ostera jardunaldiko bosteko onenean sartu dutela jakinarazi dute Espainiako Saskibaloi Federazioak eta baita Solobasket.com webguneak ere.
Pantinek 29 puntuko balorazioarekin amaitu zuen CEBA Guadalajararen aurkako partida, 15 puntu sartu (5/4 biko jaurtiketetan), 9 errebote eskuratu, 4 asistentzia banatu, 3 baloi berreskuratu eta 7 falta jaso eta gero. Sekulako partidua jokatu zuen beste behin asteburuan. Oraingoz, Zilarrezko Adecco ligako jokalari baloratuena eta errebotazaile nagusia da Pantìn.