Joan den asteazkenean izan ziren Sanagustin kulturgunean Martin Garitano Ahaldun Nagusia, Iñaki Errazkin Ingurumen diputatua eta Arantza Ruiz Larrinaga Herritarren Partaidetzarako zuzendaria. Garitanok 2012an Diputazioak egindakoez hitz egin zuen, eta Errazkin izan zen herrikideei 2013rako aurrekontuen proiektua aurkeztu ziena. Errazkinek esandakoak jaso ditu bideoan Uztarria.com-ek.