Euskal preso politikoen eskubideak aldarrikatzeko, Elkartasun Kantu Lehiaketa burutu zen joan den martxoa eta maiatza artean Azpeitian, eta aurkeztu ziren taldeen abesti guztiekin osatutako diskoa, deskargatu daiteke jada.
Aldexok, Belar Txarrak, Egurra ta Kitto, The Fridays Crew, Inpernuko Hauspue, Kasik, Old Bridge, Sardin Zaharrak, Segabathor eta Skandalue musika taldeek hartu zuten parte. Skandalue izan zen lehiaketako irabazlea zuzeneko zein Interneteko bozka gehien eskuratuta, eta The Fridays Crew-k jaso zuen epaimahaikoen puntuazio altuena.