Hilaren 13an piztuko dituzte gabonetako argiak

Uztarria.eus 2012ko abe. 6a, 11:31

Udaletxeko langileak gabonetako argiak jartzen.

Guztira, 30.000 argi piztuko dituzte, LED sistemadunak eta Agenda 21eko edukiak errespetatzen dituztenak.

Joan den asteartean hasi ziren udaletxeko langileak gabonetako argiak jartzen kalean. Abenduaren 13an, osteguna, piztuko dituzte kaleak apaintzeko jarri dituzten argiak. Guztira, 30.000 argi piztuko dituzte, LED sistemadunak eta Agenda 21eko edukiak errespetatzen dituztenak. Udal ordezkariek azaldu dutenez, "gaur egun merkatuan dauden kontsumo txikieneko argiak dira".

Argi horiek piztea 12.500 euro kostatzen da, baina Udalak zenbateko horren %20a soilik ordaintzen du, hau da, 2.500 bat euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide