Añota sagardotegiak bisita gidatuak eskainiko ditu

Uztarria.eus 2012ko abe. 7a, 12:22

'Sagardo Esperientziak!' ekimena martxan jarri duten sagardogileak eta Eskualdeko Turismo Garapen Elkarteko zein Gipuzkoa Turismoako ordezkariak, aurkezpenean. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Gipuzkoako hamar sagardotegik jarri dute abian Sagardo Esperientziak! ekimena, turismo munduari zabaltzeko eta bisita gidatuak egiteko, Eskualdeko Turismo Garapen Elkartearekin eta Gipuzkoa Turismoarekin batera.

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Eskualdeko Turismo Garapen Elkarteekin eta Gipuzkoa Turismoarekin batera, Sagardo Esperientziak! ekimena jarri dute abian, sagardotegiak turismo munduari zabaltzeko eta bisita gidatuak egiteko.

Gipuzkoako hainbat sagardotegiak jarri dute martxan ekimena. Tartean, Azpeitiko Añota Sagardotegiak. Hala, sagasti, sagardotegi eta sagardoaren inguruan dagoen kultura azaldu eta produktuak dastatzeko aukera izango da hamar sagardotegitan.

Bisitak eskainiko dituzten sagardotegiak Donostialdean, Bidasoa-Txingudi, Tolosaldea, Goierri, Urola Kosta eta Urola Erdikoak dira, eta ekimenarekin, sagardotegiak ezagutu, eta bide batez, inguruko eragile turistikoekin elkarlana sustatu nahi dute.

Hauek dira bisita gidatuak eskainiko dituzten sagardotegiak:

Aburuza (Aduna)

Añota (Azpeitia)

Bereziartua (Astigarraga)

Calonge (Donostia)

Iparragirre (Hernani)

Oiharte (Zerain)

Ola (Irun)

Petritegi (Astigarraga)

Satxota (Aia)

Zabala (Aduna)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide