Mariano Ferrerren hitzaldia eta mendi ibilaldia, Baigeraren datozen hitzorduak

Uztarria.eus 2012ko abe. 7a, 18:07

Kazetaria astelehenean, abenduak 10, izango da Baigera I-eko aretoan, 16:00etan; haren hitzaldia 55 urtetik gorakoei zuzenduta dagoela jakinarazi dute antolatzaileek. Hilaren 15ean, berriz, Erdoiztatik Aizarnara oinez joango dira erretiratuak. Txartelak astelehenetik aurrera jarriko dituzte salgai.

Baigera jubilatuen elkarteak bi hitzordu prestatu ditu datorren asterako. Aurrena astelehenean, abenduaren 10ean, izango dute, Baigera I-eko aretoan. Han izango da, 16:00etatik aurrera, Mariano Ferrer kazetaria, hitzaldi bat emateko. Ekitaldia 55 urtetik gorakoei zuzenduta dagoela jakinarazi dute antolatzaileek.

Bigarren ekimena mendi ibilaldi bat izango dute. Abenduaren 15ean, zapatua, eta eguraldiak besterik ez badio, Erdoiztatik Aizarnara oinez joango dira azpeitiar erretiratuak. 09:00etan autobusa Astotegian hartuta joango dira Erdoiztaraino; 6,5 kilometro oinez. Aizarnan mokadutxoa egin eta autobusez itzuliko dira handik Azpeitira.

Irteera horretan parte hartzeko asmoa dutenek astelehenetik aurrera erosi ahal izango dituzte txartelak, 8 euroren truke, ohiko toki eta ordutegietan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide