"Txiki eta Otaegi ETAkoak ziren, baina eskubideen urratze gorrotagarria pairatu zuten"

Uztarria.eus 2012ko abe. 8a, 13:00

Manuela Carmena (Madril, 1944) Eusko Jaurlaritzak Poliziaren biktimen gaia lantzeko aholkulari hartu zuen; Sufrimendu Bidegabeen Biktimen Balorazio Batzordeko kidea da, eta gaia arautzen duen dekretuaren egileetako bat izan da. Elkarrizketa egin dio 'Berria'-k. Duela bi aste 'Txiki' eta Otaegi indarkeria politikoaren biktimak direla aitortu zuen Eusko Legebiltzarrak.

Hona hemen Anjel Otaegiri buruzko-eta aipamena:

('Berria') Lehenengo ekinaldi honetan 55 eskabide aurkeztu dira, hamabost aztertu dituzue eta 11 onartu. Jakin badakizu onartutakoen artean Anjel Otaegi eta Jon Paredes Txiki-renak atera duela harrabots handiena.

(Manuela Carmena) Bi pertsona horiek ETAkoak ziren, baina eskubideen urratzea pairatu zuten. Bizia kendu zieten, Konstituzioaren gaur egungo esparrutik begiratuta urratze gorrotagarria dena. Baina, gainera, epaiketa iruzur hutsa izan zen. Denborak ezartzen dituen oztopoen gainetik, baieztatu ahal izan dugu epaiketen atzean eskarmentua emateko erabaki politikoa zegoela. Eta hori eskubideen urratze larria da, pairatzen duena edozein delarik ere. Jakina denez, dekretuan salbuespen bakarra zegoen, une horretan ekintza terrorista egiten ari zirenen kasua, hots, bonba bat jartzera zihoazenean edo Poliziaren kontrako erasoaldian hildakoak. Hori zen muga. Eta Txiki eta Otaegiren kasuak ez dauka zerikusirik horrekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide