Gaur hasiko da Mendi Astea

Uztarria.eus 2012ko abe. 10a, 12:13

Gaur, astelehena, hasi eta ostegunera bitartean hitzaldiak eta film emanaldia izango dira. Gaurko hitzaldia, Bolivia 2011, Joxe Luis Eizagirrek eskainiko du, eta 21:00etan izango da, mendi bazkunaren egoitzan.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, gaur, astelehena, hasiko da Mendi Astea. Joxe Luis Eizagirrek Bolivia 2011 izenburupean hitzaldia eskainiko du gaur, 21:00etan hasita, Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan.

Bihar, asteartean, Ananda, istorio bat Himalaian hitzaldia emango dute Patricia Viscarret eta Alberto Urtasunek. Hitzaldi hau ere 21:00etan hasiko da, mendi bazkunaren egoitzan. Asteazkenean izango da Mendi Astearen baitan antolatu duten hirugarren eta azken hitzaldia. Gainontzekoen ordu eta toki berdinean izango da, eta Izarraitzeko Mendi lasterketak izango dituzte hizpide. Hala nola, 2006, 2007, 2009 eta 2011ko lasterketez hitz egingo du Lurdes Domenechek.

Ostegunean Pura vida filma ikusi ahal izango da Soreasu antzokian, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta T3. Zineklubak elkarlanean antolatuta. 21:30ean hasiko da, eta 3,5 euro ordaindu beharko da sarrera. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide