Maria Jesus Garmendia hil da

Uztarria.eus 2012ko abe. 11a, 12:32

Maria Jesus Garmendia Udalak egindako omenaldian.

64 urterekin zendu zen atzo, astelehena. Urteetan Erregeen kabalgatan lanean ibili zen Garmendia, eta aurtengo sansebastianetan Udalaren omenaldia jaso zuen. EAko zinegotzi ere izan zen Udalean, 1987tik 1995era.

Maria Jesus Garmendia Agirrezabalaga zendu zen atzo, astelehena, gaixotasun baten ondorioz, 64 urterekin. Urteetan Erregeen kabalgatan lanean ibili zen Garmendia, eta Udalaren omenaldia jaso zuen, Itziar Oiarzabalekin batera, aurtengo San Sebastian Egunean. EAko zinegotzi ere izan zen Azpeitiko Udalean bi agintalditan, 1987tik 1995era, eta 2009an alderdia utzi zuen beste hainbat afiliaturekin batera.

Gaur da bere aldeko hileta elizkizuna, 19:00etan, Azpeitiko parrokian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide