Urola Erdiko Mankomunitateak Gaurkoa nola, biharkoa hala lelopean eskualdeko biztanleak auzo-konposta eta auto-konposta egitera animatzeko kanpaina jarri du abian. Horren harira, egin dute bideo hau, eta bertan, dagoeneko, auto eta auzo-konposta egiten duten eta aurrerantzean parte hartuko duten eskualdeko hainbat bizilagun agertzen da. Besteak beste, Fernando Bereziartua, Pedro Otaegi eta Mikel Aranburu azpeitiarrak.