Santa Luzia Eguna ospatuko dute bihar, Elosiaga auzoan

Uztarria.eus 2012ko abe. 12a, 11:42

AƱotan egingo dute jubilatuek bazkaria.

Meza Nagusia, hamaiketakoa eta bazkaria egingo dituzte bihar, osteguna, Elosiaga auzoan.

Elosiaga auzoan Santa Luzi Eguna ospatuko dute bihar, osteguna. Egunari hasiera Meza Nagusiarekin emango diote, 11:00etan. Gero, hamaiketakoa egingo dute. Eta, festari bukaera bazkariarekin emango diote. Añota sagardotegian jubilatuen bazkaria izango da, 14:00etan hasita, eta bertsolariek eta trikitilariek alaituko dute giroa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide