Valentin Odriozola Azpeitiko Odriozola harategiko harakinak irabazi du Euskadiko XV. Txistorra Txapelketa gaur, asteazkena, Ordiziako azokan.
Txapeldunaz gain, diploma bana jaso dute Asteasuko Jose Maria Beldarrainek (2. sailkatua), Orioko Ignacio Olidenek (3.), Ordiziako Nicolas Lasak (4.) eta Iruñeako Carniceria Eduardok (5.). Guztira 43 ekoizlek aurkeztu dituzte hestekiak lehiaketara, Gipuzkoakoak 31 eta Nafarroakoak 12.
Bigarren urtez jarraian itzuliko da Odriozola Ordiziatik Euskadiko txapelarekin, 2011n ere berak irabazi baitzuen saria.