Hainbat herritarrek sortutako Elkar-ekin taldeak Azpeitiko Gizarte Zerbitzuen inguruko bilera informatiboa egingo du gaur, osteguna, 19:00etan hasita, Sindikatu Zaharrean. Bertan izango dira Udaleko Gizarte Zerbitzuetako batzordeburu Leire Etxaniz eta Gizartegintzako arduradun tekniko Edurne Zubia. Besteak beste, Udalak eskaintzen dituen laguntza motez, lagunduen perfilaz, arazo nagusien nondik-norakoez eta herritarren eskari eta beharrez arituko dira bileran.