Zapatuan, hilak 15, AZ/DZ eta Gabba Gabba Hey taldeek Sanagustin kulturgunean eskainiko dituzten kontzertuetarako sarrera bikoitz bat zozkatu du Uztarria Komunikazio Taldeak bazkideen artean, eta Eñaut Frantzesena izan da zozketaren irabazlea. 23:00etan hasiko dira kontzertuak kulturgunean.
AZ/DZ eta Gabba Gabba Hey taldeek zein talderen bertsioak egiten dituzten esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna AC/DC eta Ramones da.
Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.
Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarakoklikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.