Zumarragan ez ezik, Azpeitian ere Santa Luziak

Uztarria.eus 2012ko abe. 13a, 13:44

Santa Luzia eguna ez da soilik Zumarragan ospatzen. Izan ere, gaur, abenduak 13, Elosiaga auzoan festa giroa da nagusi goizetik hasita. Meza Nagusia izan dute bertako elizan 11:00etan hasita, eta hamaiketakoa egin dute segidan. 70 bat lagun elkartu dira festaz gozatzeko, eta eguerdian bazkaria egingo dute Añota sagardotegian. Gabonak bertan direla-eta, jaiotza ere jarri dute Elosiagako elizan, nahiz eta beste urtetan beranduago jarri izan duten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide