Datorren asteazkenean, hilak 19, Xanti Rodriguez argazkilaria Uztarriaren egoitzan izango da elkarrizketa digitalean, 17:00etan hasita.
Azken aldian aktualitateari lotuta dabil Xanti Rodriguez azpeitiar argazkilaria, Fernando Morillorekin elkarlanean Itzalen sua liburua kaleratu duelako, besteak beste. Bere proiektuez-eta hitz egingo du Rodriguezek elkarrizketa on-linean. Bidali ordurako zure galderak hona.