Gabon egunean kantuan ateratzera animatu nahi ditu herritarrak Julian Barrenetxea Abesbatzak

Uztarria.eus 2012ko abe. 13a, 18:01

Abenduaren 18an, asteartean, entsegua egingo dute Baigeran 21:00etan hasita, eta "norbait animatuko balitz" hara azaltzeko deia luzatu dute abesbatzekoek.

Aurten ere gabon kantak abestuz aterako da kalera Julian Barrenetxea Abesbatza abenduaren 24an, arratsaldez, kalez kale. Gabon egunean kantari taldea zabalagoa izatea gustatuko litzaieke, ordea, eta horregatik luzatu diete deialdia azpeitiarrei.

Gabon egunean abesbatzarekin batera kantuan irten nahi duten guztiek "ateak zabalik" dituzte. Abenduaren 18an, asteartean, entsegua egingo dute Baigeran 21:00etan hasita, eta "norbait animatuko balitz" hara azaltzeko deia luzatu dute abesbatzekoek.

Julian Barrenetxea Abesbatza

- Sorrera: 1986.
- Harremanetarako: julianbarrentxea@yahoo.es
- Historia: herriko parrokian berrogei urtez organo-jole eta kapera maisuaren izena hartu zuen abesbatzak bere sorreran. Azken urteotan korurako musika indartu nahian eta beronen irudia aldatu nahian dabil, errepertorio klasikoa ahaztu gabe, pelikuletako musika edo antzerki musikaletako lanak plazaratuz. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide