Ehun bat lagunek hartu dute parte Boulder Txapelketan

Uztarria.eus 2012ko abe. 17a, 12:31

Eskalada txapelketan parte hartu zutenek, urtarrilaren 12an, presoen alde, Bilbon egingo den manifestaziorako deia egin zuten lehia hasi aurretik.

Elite mailan hamar bat lagun lehiatu ziren, eta Mikel Nogalesek irabazi zuen. Herri mailakoetan, berriz, Lander Agirre nagusitu zen.

 

Zapatuan, hilak 15, Euskal Presoak Euskal Harrietara Boulder Txapelketa jokatu zen gaztetxean. Hiru mailatan banatu zuten txapelketa, eta guztira, ehun bat lagunek hartu zuten parte. Jende ugari bertaratu zen gaztetxera, eta giro aparta izan zen goizean eta arratsaldean.

Hasiberrien txapelketa 11:00etan hasi zen. Goiz partean 35 bat eskalatzaile aritu ziren gora eta behera, bloke deserdinetan. Arratsaldean, 15:00etan, hasi zen Herrikoien txapelketa, eta Lander Agirrek azpeitiar eskalatzaileak irabazi zuen. Eliteko eskalatzaileak 17:30ean hasi ziren eskalatzen, eta Mikel Nogales zestuarra nagusitu zen. Hamar bat lagunek hartu zuten parte elite mailan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide