Haurren inguruko hitzaldia izango da bihar, Gaztelekuan

Uztarria.eus 2012ko abe. 17a, 13:21

Haurrak gehiegi babesten ditugu? Berekoiegi bihurtzen ditugu? izenburupean izango da hitzaldia, eta 15:00etan hasiko da. Nerea Mendizabal psikopedagogoa izango da hizlaria.

Bihar, asteartea, Haurrak gehiegi babesten ditugu? Berekoiegi bihurtzen ditugu? izenburupean hitzaldia izango da, Gaztelekuan (Goiko kale 12, estalitako haur parkearen ondoan). 15:00etan hasiko da, eta Nerea Mendizabal psikopedagogoa izango da hizlaria.

Gazteria Sailak antolatu du, eta jakinarazi dutenez, haurtzaindegi zerbitzua izango da hitzaldiak irauten duen bitartean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide