Jabetze eskolen barruan, eskeini den euskal dantzen ikastaroa amaitu ondoren, bihar, asteazkena, baserritar jantziaren eta janzkeraren inguruko hitzaldia eskainiko du Ane Albisuk, 18:30ean hasita.
Ane Albisu donostiarra euskal jantzi tradizionalaren ikertzailea da eta 'Atondu', XXI. menderako proposamena liburua argitaratu zuen 2006.urtean. Euskal Herriko txoko ezberdinetan dabil hitzaldiak ematen, jantziak berak baino janzkerak inportatzia gehiago duela azalduz.
Santo Tomasak bertan ditugun honetan, baserritar jantziaren azken urteetako bilakaera zein izan den azalduko digu. Horrez gain, zapi bat nola ipini, abarkak nola lotu, edota amantala nola jantzi ere azalduko digu. Hori bai, lehen esan dugun moduan beti ere jantzia bera baino janzkera garrantzitsuagoa dela ikusaraziz, adibide praktiko batzuen bidez.
Ane Albisu euskal janzkera tradizionalaren ikertzaileak, baserritar jantziaren inguruan eskainiko duen hitzaldiaren aurrerapen bat duzue bideo hau: