Danborradak eta Gabonetako ekitaldiak antolatzeko bileren bigarren saioa, asteazkenean

Uztarria.eus 2012ko abe. 18a, 18:36

Udaleko Festa Batzordea eta ikastetxeetako ordezkariak 19:00etan batzartuko dira eta 20:00etan hasiko da Udalaren eta soziedadeen arteko bilera. Biak udaletxean egingo dituzte.

2013ko sansebastianetako danborradak eta gainean diren Gabonetako ekitaldiak antolatzeko bileren bigarren saioa izango da bihar, asteazkena. Joan den azaroaren 28an egin zituzten aurreneko bilerak.

Orduan bezala, udaletxean egingo dituzte bilerak. 19:00etan, Udaleko Festa Batzordekoak ikastetxeetako ordezkariekin batzartuko dira, San Sebastian eguneko haur danborradaz eta abenduaren 24an izango den Olentzeroren etorreraren ekitaldiaz hitz egiteko. 20:00etan, berriz, soziedadeetako ordezkarien txanda izango da. Horiek ere sansebastianetako danborradez hitz egingo dute eta, era berean, urtarrilaren 5eko Errege Magoen kabalkadaren ingurukoez.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide