Gazte Informazio Bulegoa eta Burdinbidearen Euskal Museoa itxita egongo dira Gabonetan

Uztarria.eus 2012ko abe. 20a, 13:07

Gazte Informazio Bulegoa abenduaren 26tik 28ra egongo da zabalik, goizetan. Gero, urtarrilaren 7an helduko diote ohiko martxari. Burdinbidearen Euskal Museoa, berriz, itxita egongo da bihartik, abenduak 21, urtarrilaren 2a arte.

Gazte Informazio Bulegoa (GIB) eta Burdinbidearen Euskal Museoa itxita egongo dira Gabonetako zenbait egunetan. Gazte Informazio Bulegoa abenduaren 21etik 25era egongo da itxita, eta 26tik 28ra bitartean, goizez, 09:00etatik 13:30era zabalduko dute. Gero, abenduaren 29tik urtarrilaren 6ra berriz itxiko dute, eta urtarrilaren 7an, astelehena, ohiko martxa izango du bulegoak

Burdinbidearen Euskal Museoak gaur itxiko ditu ateak urtarrilaren 2a arte. Egun horretan zabalduko dute Gabonetako oporren ostean berriz museoa. Museoko arduradunek aurreratu dutenez, urtarrilaren 5ean, Erregeak Lasaoko geltokitik lurrun trenez iritsiko dira museora.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide