'En la casa' eta 'Saxana' filmak izango dira ikusgai asteburuan

Uztarria.eus 2012ko abe. 20a, 14:01

Zapatuan eta igandean lau emanaldi izango dira. Astelehenean ez da filmerik izango, eta asteleheneko partez asteazkenean izango da emanaldia, Soreasu antzokian.

Santo Tomasen ostean, asteburuan, En la casa eta Saxana filmak izango dira ikusgai, Soreasu antzokian. Zapatuan, hilak 22, 19:30ean eta 22:00etan En la casa filma emango dute. Igandean, berriz, 16:30ean Saxana eta 19:30ean En la casa. Astelehenean, abenduak 24, ez da zine emanaldirik izango Gabon Gaua delako, eta asteleheneko partez, asteazkenean, hilak 26, En la casa filma ikusi ahal izango da 21:30etik aurrera.

Saxana filma adin guztietako ikusleentzako da. En la casa, aldiz, 12 urtetik gorakoentzat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide